martes, 17 de mayo de 2011

.:: Paper zorroa ::.


Ni Maite Gorrotxategi naiz.Teknologia berrien gaiak blogean adierazi eta egin ditugun lanak modu erraz batean  antolatzeko aukera eskaintzen digu. Bide honetatik, orain dela hiru urte hasitako etapa honi bukaera emateko garaia ere iritxi zaigu.

Etapa honetan hainbat gauza aberasgarri ikusi, ezagutu, ikasi… ditugu. Baina orain iritxi da denboraldi horretan bildu dugun hori hemendik kanpo osatzen joateko edo abian jartzeko garaia.

Ildo honetatik, tknologia berriak ikasgaiak asko eskaini didala esango nuke. Gaur egun, teknologia berriek leku garrantzitsua hartzen dute gure gizartean eta hauetan baliatzen jakitea eta mundu honetako ikaskuntza ahal den heinean aurrera eramatea beharrezkoa iruditzen zait. Ikasgai honek informatikako tresnak gehiago ezagutzeko eta praktikan jartzeko parada ere eskaini dit. Ezagutza hau taldean eta bakarka garatu dugu. Oso baliagarriak egin zaizkit ezagututako baliabide batzuk.

Saioa hauetan egunerokoa  idatzi dut, bertan egunero egin dudana azaldu dut, detailerik ez galtzeko. Horretaz gain, Lugaritz erakusketarako Iraia eta Ainararekin batera egindako lanak bildu ditut, bai manifestua eta baita murala ere, gerora denak batera osatutako luburuxka eta bideoarekin batera.

Ikasgariari dagokion ibilbide honetan hainbat zeresanek hartu dute tokia nire buruan, horiek guztia isladatzen ere saiatu naiz.

Ikasgai hasieran taldeko lan bat egin genuen, IKT haur ekolen azterketa. Lan hau Ainara, Ainhoa, Iraia, Itziar, Ane, Eider eta nik egin genuen. Nahiko informazio bildu ostean, ondorio interesgarri batzuetara iritxi ginela ohartu ginen.

Aurreko astean, erakusketa zela eta jardunaldia- ilustrazio tailerra antolatu zen. Bertan egoteko zortea izan nuen eta tailerrarekin harrituta eta oso gustara gelditu nintzen. Myryam eta Nunilaren lana ezagutzeaz gain hainbat kontzeptu jarri genituen martxan eta lan bat egiteari ekin genion, giro ona nagusi zelarik.

Etapa baten amaiera plasmatzeko asmoz, hau da, hiru urtetako ibilbide hau nolabait laburbiltzeko asmoz Ainarak eta nik gure laburpentxoa egin dugu ikasgai honetan ezagututako baliabideetako bat erabiliz, ea gustatzen zaizuen ;)



Eta ez ahaztu… IZAN ZORIONTSU !





.:: Bilakatuz/ trsnformamos bideoa ::.

.:: Lugaritz liburuxka ::.

Hemen dituzue guztion hartean mural eta manifestuen bitartez osatu dugun zabaltze-egunkaria, On egin :P

..:: Agur! etapa bati ::.

Etapa bati amaiera eta...

beste bati hasiera!


viernes, 13 de mayo de 2011

.:: Suediako hezkuntza ::.

Antolakuntzako saioan suediako hezkuntazren inguruko lan bat egin genuen. Benetan interesagarria eta aberasgarria dela iruditu zait hezkuntza mota mota honen nondik norakoa. Hemen uzten dizuet gure prezia, ea zer iruditzen zaizuen!


.:: Bubbl.us ::.

Mapa kontzeotualak egiteko toki aproposa...


Landare bat zainduko duguu!

Non, nola, zertarako?,...

miércoles, 11 de mayo de 2011

.:: Tagul ::.

Hitzekin jolasteko modu bat. Egin klik! :)

Iparra galdu hegora joan, burua galdu bihotza eman...
Berri txarrak

lunes, 9 de mayo de 2011

.:: El arbol rojo ::.


Shaun Tan - "El arbol rojo"

.:: La cenicienta que no queria comer perdices ::.

 
 
 
 
 
Myriam eta Nunila
 
 
Ipuina


Tailerra

Tailerrak bi egun iraun zituen. Lehengoan Myriam eta liburuaren sorrera ezagutu genituen. Horretaz gain sormena lantzeko jarduera bat egin genuen. Oso ariketa polita iruditu zitzaidan, bertatik gauza asko atera baitaiztezke.

Tailerrean egindako sormen lan batzuk:









Hurrengo egunean, biodantza ariketa batzuk egin genituen heinean ipuin bat sortzen hasi ginen. Biodantzako ariketak asko gustatu zitzaizkidan batez dere, nola riketa baten argazki funtzioa eman genion gure bikoteari... Ipuina egiterako orduan, irudimena indarrean zegoela konturatu ginen eta bakoitzak gauza aberasgarri bat gehitu zezakeela.




Gure irudimena noraino hel daitekeen ikusi geuen. Tailerra oso interesgarria izan zen, pena merezi izan zuen =)



miércoles, 20 de abril de 2011

.:: Negua joan da ta... ::.

.:: Lanak ::.

Kaixo lagunok!
Bukatu ditugu erakusketarako gure lanak eta jada entregatu dizkiogu Estitxuri erakusketan jartzeko.
Taldekideok gustura gaude lortutako emaitzarekin. Lan txukuna geratu dela iruditzen zaigu. Hasiera baten galduta sentitu arren, buruari bueltak ematen aritu gara eta amaierarako guretzat oso pertsonala den lan bat sortu dugu.
Hiru urte hauetan zehar bizi izandako esperientziak eta bizipenak ondo plasmatu ditugulakoan gaude bai manifestu eta baita muralean ere. Irudien bitartez gauza asko adierazi ditugu, izan ere, esaldiak dioen bezala, “Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du”.
Lan hauek bide polita izan dira irakasle eskolako etapa honi amaiera egokia emateko.
Irakasle eskolan ikasteko bide berri batzuk daudela ikusi ahal izan dugu urte hauetan zehar. Askotan lehendik gure bizkarrean generamatzan eskema asko hautsi ditugu eta ikaskuntzaren bide berrietan murgildu gara, hala nola prozesu horretan parte-hartzaile aktiboagoak bihurtuz, eta ez edukiak pilatzeko edukiontzi hutsak izaten jarraituz. Azken batean garrantzitsuena hezkuntzan bestelako ikuspegi bat garatzea da eta hori izan da urte hauetan irakasle-eskolan egiten saiatu garena, hau da, hezkuntza beste begirada batez behatzen ahalegindu gara eta laburbilduz,  nahiz eta gure lanetan beste gauza  asko transmititu nahi izan ditugun hau izan da gure lanaren iparra. Taldekideok ateratako zenbait argazki esanguratsurekin uzten zaituztegu honen inguruan hausnar dezazuen …
Animo Aristoteles txikiak!





“Ikaskuntza ez da gau baten irakurritako orrialde kopuruagatik neurtzen, ezta ebaluaketa batean irakurritako liburu kopuruagatik. Ikastea ez da ideiak kontsumitzea, baizik eta hauek sortzea.” Paulo Freire

.:: Manifestua ::.





Baserritar Baten Modura PDF

.:: Murala ::.

.:: Argitasuna ::.

Argitasun pixkat...

.:: ITK eskolen azterketa ::.

IKT Konparaketa Lana Deskargauta