martes, 29 de marzo de 2011

.:: Lana osatuz eta elkarrekin konpartituz ::.


Kaixo lagunok!

Atzo, praktiketako eskolara (Zestoako herri ikastetxera) bixita egiteko aprobetxatu genuen batzuk. Goiza umeekin igaro genuen eta jolas denboran bertako irakasleekin bildu eta gure lanerako aurretik prestatuta genituen galderen inguruan hitz egin genuen.

Irakasaleek teknologia berrien eremuari begira, beraiek birziklatzeko asmoz Eskola 2.0 proiektuan sartu zirela adierazi ziguten. Urteak aurrera zihoazela zaharkitzen ari ziren sentsazioa nabari zutela esan ziguten.


 Lehen Hezkuntzan teknologi berriei Haur Hezkuntzan baino etekin handiagoa ateratzen dietela esan ziguten. Bide honetatik, Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuak dituen programak erabiltzen dituzte ordenagailuetan. Irakasleek xaguaren erabilera ezagutu eta ikastea dute helburu, izan ere, haurrak txikiegiak iruditzen zaizkie ordenagiluak dituen beste esparruetan murgiltzeko. Irakasleek beraiek, teknologia berrien inguruko formazio askorik ez dutela jaso adierazi ziguten. Galderen inguruan nahikoa hitz egin ostean, irakasleek teknologi berrien abaintailak goraipatu zituzten heinean Haur Hezkuntzan hauen beharra ez dela hainbesterainokoa aitortu ziguten.


Gaur berriz taldekideok elkartu eta gure lana osatzen segitzeari ekin diogu. Taldean bikoteka elkartu eta lan ezberdinak burutu ditugu. Batzuk beren eskolan eskuratutako informazioa gehitzen joan dira Google Docsen eta beste batzuk lana osatzen joan gara. Ekipo ona osatu dugu =)

Tartean Josemirekin hitz egin dugu eta gure lana beste taldekoei bidaltzeko esan digu, hau da lanak elkartrukatzeko eskatu digu. Hau horrela, gure lana beraien lanean komentarioak gehitzea izan da, zer duten ondo eta zer duten hobetzeko. Bide honetatik, Google Docsen osatzen ari garen lana Word dokumentu batetan bihurtu dugu, hau gorde egin dugularik. Ondoren ehu-ko gure korreotik beste taldekoei bidali diegu. Guri ere heldu zaigu beraien lana eta Word erabiliz,"agregar comentario"z baliatuz, gure komentarioak gehitu dizkiegu lanean.

Hau izan da guztia gaurkoz. Ondo izan eta bihar arte guztioi!!

miércoles, 23 de marzo de 2011

.:: Prezi ::.

Bidaiatu nahi? =P


.:: Talde lanari helduz ::.

Kaixo!

Atzo hirugarren saioa izan genuen. Ezertan hasi baino lehen, ikastaro honetan egin behar dugun lehen talde lanari heldu genion, hau horrela, 7 kideko taldea osatu genuen. Bost eskola izango ditugu aztergai (bertako hiru kidek eskola berean egin baititugu praktikak). Lehendabizi, kideok elkartu eta eskoletan teknologia berrien inguruan ikusi dugun errealitateaz hitz egin eta hausnartzeko aukera izan genuen. Eskoletan egoera ezberdinak bizi direla ohartu ginen.

Gure esperientziez jabetu ondoren, moodlelen lanari buruzko hainbat pauta irakurri genituen eta ondoren, lanaren nondik norakoa adosten saiatu ginen.

Bitartean, Josemiren bitartez Google Docs Softwarea ezagutu genuen. Bertan sartu eta erregistratu egin ginen. Entzuna nuen zerbait Google Docsen inguruan baina ez nuen ezagutzen. Asko gustatu zitzaidan sofware hau, talde lan bat egiterako orduan esaterako, oso lagungarria izan baitaiteke. Elkarlanean aritzerako orduan erraztasunak eskaintzen dizkigun software bat dela ohartu naiz. Gure lanari helduz, dokumentu bat ireki genuen bertan eta guztion artean gure ekarpenak gehitu genituen.  Egun hauetakoren batean gure lana egiteko eskoletara bueltatuko gara, informazio interesgarria eskuratzeko asmoz, hau horrela lana aurreratzen joateko, taulak, galderak,...idazteari ekin genion dokumentuan. Dokumentu horretan gure ekarpenak egiten joango garela adostu genuen kideok.

Bide honetatik, Josemik Word 2007 programak eskaintzen dizkigun aukera  batzuk azaldu zizkigun. Nahiz eta galduta sentitu nintzen, azalpen interesgarriak eta gerora lanerako orduan erabilgarri izango ditugulakoan nago.

Hurrengo egunean, software gehiago ezagutzeko parada izango dugu.

Ondo izan!

miércoles, 16 de marzo de 2011

.:: Zalantzak argitzen ::.


Kaixo denoi!!

Gaur bigarren klase eguna izan dugu. Bertan, aurreko egunean gelditu zitzaizkigun zalantza batzuk argitzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, irakasleak aurreko klasean egon ez ziren ikasleei ikastaroan zehar egingo dugunaz eta egingo ditugun lanez hitz egin die.

Ildo honetatik, moodleleko orrian (bertan ikastaroa aurrera eramateko informazioa dugu eskuragarri) sartu gara eta taldeka irakasleak izendatutako programa ezberdinak (Prezi, Vuvox, Globster,...) ezagutzeari ekin diogu. Esan beharra daukat hauetako gehienak ez zaizkidala ezagunak egin. Guri Prezi programa ezagutzeko parada egokitu zaigu. Irakasleak aurretik programa hau Power Point-aren alternatiba bezala dela adierazi digu. Gure jakinmina asetzeko asmoz Preziren orrian sartu gara.

Prezi aurkezpen harrigarriak eta erakargarriak egiteko tresna bikaina iruditu zait. Adierazi nahi duguna plasmatzeko lanabes modernoa eta benetan ikusgarria dela deritzot. Bertan, adierazi nahi dugun mezuari argazkiak, bideoak,...geheitzeko aukera eskaintzen digu. Bide horretatik, programa honek ideiak, mezuak edo informazioa  adierazteko, elkarren arteko loturak zehazteko,... bideak ematen dizkigu. Hau horrela, Prezirekin lortzen dugun emaitza benetan bisuala eta argia da.

Preziren web orrian tutorialak aurki ditzakegu honen erabilera modu argi eta bisual batetan azaltzen zaigularik. Bertan, programa honekin lanean hasteko informazio egokia eta modu egokian eskainia dagoela iruditzen zait. Beraz, Preziren laguntzaz lan  erakargarriak sortu daitezkeela deritzot modu argi eta dibertigarri batean.

Gaurko klasea nahiko arina eta interesgarria iruditu zait. Hurrengo egunean, beste programak ezagutzen joango garelakoan nago. Ea zer moduz moldatzen garen!

Besterik gabe, ondo izan lagunok!


martes, 15 de marzo de 2011

.:: Hezkuntzari aplikaturiko teknologi berriak ::.

Teknologi berrien munduan barneratuz...

Kaixo lagunok!!

Ongi etorri nire blog-era :)

Blog honetan teknologi berriak gaiean landuko duguna eta egiten ditugun lanak argitaratuko ditut. Horretaz gain, nire ekarpenak, ideia, iritzi pertsonal,...gehituko ditut gaur sortu dudan tokitxo honetan.

Gaur ikasturtean zehar egingo dugunaz hitz egin dugu. Hau horrela, teknologi berrien gaien murgildu gara eta hainbat galdera bururatu zaizkigu. Nolako eragina dute teknologi berriek haurrengan? nolako harremana dute haurrek teknologia berriekin? nolakoa da teknologi berrien erabilera gaur egungo eskoletan? zein progama nagusitzen dira? Galdera hauei eta bururatzen zaizkigun beste galdera batzuei erantzuna aurkitzen saiatuko gara gai honetan.
Gaia gehiago ezagutzeko eta ditugun zalantzak argitzeko asmoz egin behar dugun lehengo lanari helduko diogu. Taldeka praktikak egin ditugun ikastetxe ezberdinetan tenologi berriek duten eragina eta funtzionamendua aztertuko dugu.
Ea hasera hona ematen diogun lauhileko honi eta gustura murgiltzen garen mundu berezi honetan!

Ondo izan!!