lunes, 9 de mayo de 2011

.:: El arbol rojo ::.


Shaun Tan - "El arbol rojo"

.:: La cenicienta que no queria comer perdices ::.

 
 
 
 
 
Myriam eta Nunila
 
 
Ipuina


Tailerra

Tailerrak bi egun iraun zituen. Lehengoan Myriam eta liburuaren sorrera ezagutu genituen. Horretaz gain sormena lantzeko jarduera bat egin genuen. Oso ariketa polita iruditu zitzaidan, bertatik gauza asko atera baitaiztezke.

Tailerrean egindako sormen lan batzuk:









Hurrengo egunean, biodantza ariketa batzuk egin genituen heinean ipuin bat sortzen hasi ginen. Biodantzako ariketak asko gustatu zitzaizkidan batez dere, nola riketa baten argazki funtzioa eman genion gure bikoteari... Ipuina egiterako orduan, irudimena indarrean zegoela konturatu ginen eta bakoitzak gauza aberasgarri bat gehitu zezakeela.




Gure irudimena noraino hel daitekeen ikusi geuen. Tailerra oso interesgarria izan zen, pena merezi izan zuen =)



miércoles, 20 de abril de 2011

.:: Negua joan da ta... ::.

.:: Lanak ::.

Kaixo lagunok!
Bukatu ditugu erakusketarako gure lanak eta jada entregatu dizkiogu Estitxuri erakusketan jartzeko.
Taldekideok gustura gaude lortutako emaitzarekin. Lan txukuna geratu dela iruditzen zaigu. Hasiera baten galduta sentitu arren, buruari bueltak ematen aritu gara eta amaierarako guretzat oso pertsonala den lan bat sortu dugu.
Hiru urte hauetan zehar bizi izandako esperientziak eta bizipenak ondo plasmatu ditugulakoan gaude bai manifestu eta baita muralean ere. Irudien bitartez gauza asko adierazi ditugu, izan ere, esaldiak dioen bezala, “Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du”.
Lan hauek bide polita izan dira irakasle eskolako etapa honi amaiera egokia emateko.
Irakasle eskolan ikasteko bide berri batzuk daudela ikusi ahal izan dugu urte hauetan zehar. Askotan lehendik gure bizkarrean generamatzan eskema asko hautsi ditugu eta ikaskuntzaren bide berrietan murgildu gara, hala nola prozesu horretan parte-hartzaile aktiboagoak bihurtuz, eta ez edukiak pilatzeko edukiontzi hutsak izaten jarraituz. Azken batean garrantzitsuena hezkuntzan bestelako ikuspegi bat garatzea da eta hori izan da urte hauetan irakasle-eskolan egiten saiatu garena, hau da, hezkuntza beste begirada batez behatzen ahalegindu gara eta laburbilduz,  nahiz eta gure lanetan beste gauza  asko transmititu nahi izan ditugun hau izan da gure lanaren iparra. Taldekideok ateratako zenbait argazki esanguratsurekin uzten zaituztegu honen inguruan hausnar dezazuen …
Animo Aristoteles txikiak!





“Ikaskuntza ez da gau baten irakurritako orrialde kopuruagatik neurtzen, ezta ebaluaketa batean irakurritako liburu kopuruagatik. Ikastea ez da ideiak kontsumitzea, baizik eta hauek sortzea.” Paulo Freire