Kaixo lagunok!
Atzo, praktiketako eskolara (Zestoako herri ikastetxera) bixita egiteko aprobetxatu genuen batzuk. Goiza umeekin igaro genuen eta jolas denboran bertako irakasleekin bildu eta gure lanerako aurretik prestatuta genituen galderen inguruan hitz egin genuen.
Irakasaleek teknologia berrien eremuari begira, beraiek birziklatzeko asmoz Eskola 2.0 proiektuan sartu zirela adierazi ziguten. Urteak aurrera zihoazela zaharkitzen ari ziren sentsazioa nabari zutela esan ziguten.
Lehen Hezkuntzan teknologi berriei Haur Hezkuntzan baino etekin handiagoa ateratzen dietela esan ziguten. Bide honetatik, Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuak dituen programak erabiltzen dituzte ordenagailuetan. Irakasleek xaguaren erabilera ezagutu eta ikastea dute helburu, izan ere, haurrak txikiegiak iruditzen zaizkie ordenagiluak dituen beste esparruetan murgiltzeko. Irakasleek beraiek, teknologia berrien inguruko formazio askorik ez dutela jaso adierazi ziguten. Galderen inguruan nahikoa hitz egin ostean, irakasleek teknologi berrien abaintailak goraipatu zituzten heinean Haur Hezkuntzan hauen beharra ez dela hainbesterainokoa aitortu ziguten.

Gaur berriz taldekideok elkartu eta gure lana osatzen segitzeari ekin diogu. Taldean bikoteka elkartu eta lan ezberdinak burutu ditugu. Batzuk beren eskolan eskuratutako informazioa gehitzen joan dira Google Docsen eta beste batzuk lana osatzen joan gara. Ekipo ona osatu dugu =)
Tartean Josemirekin hitz egin dugu eta gure lana beste taldekoei bidaltzeko esan digu, hau da lanak elkartrukatzeko eskatu digu. Hau horrela, gure lana beraien lanean komentarioak gehitzea izan da, zer duten ondo eta zer duten hobetzeko. Bide honetatik, Google Docsen osatzen ari garen lana Word dokumentu batetan bihurtu dugu, hau gorde egin dugularik. Ondoren ehu-ko gure korreotik beste taldekoei bidali diegu. Guri ere heldu zaigu beraien lana eta Word erabiliz,"agregar comentario"z baliatuz, gure komentarioak gehitu dizkiegu lanean.
Hau izan da guztia gaurkoz. Ondo izan eta bihar arte guztioi!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario