Kaixo lagunok!
Aurreko ostiralean taldekideok Josemirekin elkartu ginen. Bileran IKTeko haur eskola praktikaren azterketaren inguruko lanaz mintzatu genuen eta urrengo lana, manifestuarena nola bideratu behar dugun komentatu zigun. Ongi etorri zitzaigun Josemirekin elkartzea nola sentitzen ginen, nola lan egingo genukeen,...hitz egiteaz gain, hainbat azalpen onuragarri eman baitzizkigun.
Egun praktiketako azterketaren inguruko lanean gabiltz murgilduta baina kontuan izan behar dugu lan hau amaitu ondoren erakusketarako manifestuari ekin beharko diogula. Hau horrela, manifestua 3 urte iraun dituen etapa honi amaiera bat emateko modu bat izan daitekeela ikusi dugu. Lanean, gure iritzi,ideia, uste, sentimenduak,...igortzeko parada izango dugu. Oraindik ez dugu erabaki nondik nora bideratuko dugun lana baina ziur nago lan polita egingo dugula gogorik ez baitzaigu falta!
Beraz urrengo pausoa barrura begiratzea eta imaginazioari lehioak irekitzea izango da ;P
Ondo pasa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario