jueves, 7 de abril de 2011

.:: Conclusions ::.

Epa lagunok!

Atzo asteazkena, praktiken azterketaren inguruko lanari heldu genion. Ikastetxe bakoitzaren inguruko informazioa gehitu genuen Google Docseko gure dokumentuan eta hau amaitzean ondorio nagusiak ateratzeari ekin genion.

Ondorioetaz hitz egiterakoan aria behin baino gehiagotan galtzen genuela ohartu ginen, izan ere, teknologi berrien gaiak gizarteko eremu asko ikutzen ditu. Bestalde, teknologi berrien garapenaren inguruan komentatzen jardun ginen saioan zehar. Bide honetatik, eskola batean izan ezik, ikastetxeetako irakasleen formazioa eskasa dela nabarmendu genuen. Beste alde batetik berriz, egungo gizartean teknologi berriek hartzen duten zatia eta duten eragina ikusita,  eskolek ere egoera honen aurrean erreakzionatzea tokatzen zaiela esaten genuen. Hau da, eskolak ez badu teknologi berrien berririk gizartetik at sentituko litzatekeela. Hau horrela, egungo gizartea dela eta hezkuntzari egoera honen aurrean erantzutea dagokio, neurriz eta modu egokian betiere, noski.

Oraindik puntu asko ditugu aztertzeko, beraz…urrengoan gehiago neska/mutillok!

Ondo izan,

eta gozatuu!



No hay comentarios:

Publicar un comentario