miércoles, 13 de abril de 2011

.:: iGoogle ::.

Kaixo lagunok!

Gaurkoan iGoogle softwarea ezaugutu dut. Asko gustatu zait izan ere norberaren gune pertsonala sortzean dago gakoa. Aukerak anitzak dira eta gauza oso interesgarriak aurki daitezke. Egunero zerbait ezberdina eta berria ikusteko, ikasteko, gozatzeko,... parada eskaintzen digu iGoogle-ek.



Ondo izan =)

martes, 12 de abril de 2011

.:: Txikiak ::.

Un niño siempre puede enseñar tres cosas a un adulto: a ponerse contento sin motivo, a estar siempre ocupado con algo y a saber exigir con todas sus fuerzas aquéllo que desea.

Paulo Coelho



.:: Lan eta lan ::.

Aupa!

Gaurkoan lan eta lan ibili gara. Alde batetik Glogsterrari amaiera ematekotan gara, azkeneko pintzeladak soilik falta zaizkigu eta amaitzeko. Manifestuarekin ere hasi gara eta nik uste lan polita irtengo dela.

Bestalde, IKTko eskolen analisiaren inguruko lana ere badoa aurrea. Gaurko klasean lan honen inguruan ibili gara bueltaka, ondorioak atera ditugu, Gogogle Docs-eko dokumentua Word-era deskargatu dugu,...laister aukezpena prestatzen hasi beharko dugu.

Hauxe gaurkoz lagunok, bihar gehiago :)

jueves, 7 de abril de 2011

.:: Conclusions ::.

Epa lagunok!

Atzo asteazkena, praktiken azterketaren inguruko lanari heldu genion. Ikastetxe bakoitzaren inguruko informazioa gehitu genuen Google Docseko gure dokumentuan eta hau amaitzean ondorio nagusiak ateratzeari ekin genion.

Ondorioetaz hitz egiterakoan aria behin baino gehiagotan galtzen genuela ohartu ginen, izan ere, teknologi berrien gaiak gizarteko eremu asko ikutzen ditu. Bestalde, teknologi berrien garapenaren inguruan komentatzen jardun ginen saioan zehar. Bide honetatik, eskola batean izan ezik, ikastetxeetako irakasleen formazioa eskasa dela nabarmendu genuen. Beste alde batetik berriz, egungo gizartean teknologi berriek hartzen duten zatia eta duten eragina ikusita,  eskolek ere egoera honen aurrean erreakzionatzea tokatzen zaiela esaten genuen. Hau da, eskolak ez badu teknologi berrien berririk gizartetik at sentituko litzatekeela. Hau horrela, egungo gizartea dela eta hezkuntzari egoera honen aurrean erantzutea dagokio, neurriz eta modu egokian betiere, noski.

Oraindik puntu asko ditugu aztertzeko, beraz…urrengoan gehiago neska/mutillok!

Ondo izan,

eta gozatuu!



miércoles, 6 de abril de 2011

.:: Jostailu berriak? ::.

Zer pentsamendu sorrarazten dizue Fratoren irudi honek?

Irudiak gogoeta bat egitera bideratzen gaituela esango nuke...Izan ere, teknologi berriak egungo gizartearen zati handia direla bistakoa da, baina zenbateraino? nolako eragina du honek haurrengan?

Ea zer iruditzen zaizuen :)


.:: Bidean ::.

Epa denoi!

Gaur, asteartea taldeko lanari ekin diogu lehenbait lehen. Oraindik badugu lana egiteko baina ari gara pixkana, ahal den ondoen eta gure gustura osatzen. Bide honetatik Goodle Docseko gure dokumentua ireki eta lana osatzen aritu gara. Ikastetxe ezberdinetan bildutako erantzunak  dokumentura pasatu ditugun bitartean hausnarketarako hainbat une izan ditugu.

Bide honetik goazelakoan nago :)


Caminante no hay camino, camino se hace al andar.


.:: Bilera ::.

Kaixo lagunok!

Aurreko ostiralean taldekideok Josemirekin elkartu ginen. Bileran IKTeko haur eskola praktikaren azterketaren inguruko lanaz mintzatu genuen eta urrengo lana, manifestuarena nola bideratu behar dugun komentatu zigun. Ongi etorri zitzaigun Josemirekin elkartzea nola sentitzen ginen, nola lan egingo genukeen,...hitz egiteaz gain, hainbat azalpen onuragarri eman baitzizkigun.

Egun praktiketako azterketaren inguruko lanean gabiltz murgilduta baina kontuan izan behar dugu lan hau amaitu ondoren erakusketarako manifestuari ekin beharko  diogula.  Hau horrela, manifestua 3 urte iraun dituen etapa honi amaiera bat emateko modu bat izan daitekeela ikusi dugu. Lanean, gure iritzi,ideia, uste, sentimenduak,...igortzeko parada izango dugu. Oraindik ez dugu erabaki nondik nora bideratuko dugun lana baina ziur nago lan polita egingo dugula gogorik ez baitzaigu falta! 

Beraz urrengo pausoa barrura begiratzea eta imaginazioari lehioak irekitzea izango da ;P

Ondo pasa!